Euskaltegi IKA Errioxa

Noticias

Largo recorrido de la asociacion Ttiki-ttaka

11/06/2022

Hogeita hamar, bai, hogeita hamar urte beteko ditu Ttiki-ttaka elkarteak, zonaldeko euskaldunon elkarteak.

1991 urtean zenbait ikastolatako irakasle batzuk, euskaltegiko beste batzuk, euskaltegiko ikasle ohiren bat…euskararen egoeraz berriketan hasi eta ondorio batera iritsi ziren: ikastolek eta euskaltegiak euskaldunak sortzen zituzten, baina erabileran ez zegoen aurrerapausorik, eta, ondorioz, euskaldundutako horien euskara herdoildu egiten zen.

1992ko maiatzean Kripanen Arabar Errioxako ikastolen eguna ospatu zen, eta egun horretan “Errioxan euskaraz” izenburua zuen papera eskuz esku eta ahoz aho ibili zen.


Comenta esta noticia 

Rellene los siguientes campos. Los campos con "*" son obligatorios.

Acepto lo determinado en el aviso legal.

« atrás

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055