IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

2020-2021 ikaturtea

2020/09/15

Euskal kulturaren oinarria –hizkuntza— ikasi nahi duzulako, lana edo lan hobea aurkitzeko, tituluak eskuratzeko, seme-alabei euskara ikasten lagundu nahi diezulako, lagun euskaldunekin harremana euskaraz izan nahi duzulako edota zuk inork baino hobeto dakizun horregatik eta horretarako…

 

IKASI, HOBETU ETA ERABILI EUSKARA!

IKA euskaltegiak matrikula egiteko epea irekita du irailaren 1etik 25era. Euskaltegia herriz herri ibiliko da, irailaren 7tik 18ra, ikasteko bideak aurkezten, mailaketa-probak egiten eta interesatu bakoitzaren ordutegi aukera egokienak jasotzen.

 

2020/2021 ikasturteko eskaintza:

-Aurrez aurreko ikasteredua:  talde txikiak

-Tutorizatutako autoikaskuntza: tutoretza- eta mintza-saioak aurrez aurre edo bideokonferentziaz.

-Urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntza ikasteredua

 

Maila guztiak: hasiera-hasieratik C1era arte.

 

Bekak

Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia, HABE eta udal asko (Bastida, Eskuernaga, Samaniego, Biasteri, Zieko, Lapuebla, Lantziego, Leza, Oion)


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055