IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

2022-2023 ikasturtea

2022/08/12

Euskal kulturaren oinarria -hizkuntza- ikasi nahi duzulako, lana edo lan hobea aurkitzeko, tituluak eskuratzeko, seme-alabei euskara ikasten lagundu nahi diezulako, lagun euskaldunekin harremana euskaraz izan nahi duzulako edota zuk inork baino hobeto dakizun horregatik eta horretarako…

IKASI, HOBETU ETA ERABILI EUSKARA!

IKA euskaltegiak matrikula egiteko epea irekita du irailaren 1etik 23ra. Euskaltegia herriz herri ibiliko da, irailaren 7tik 22ra, ikasteko bideak aurkezten, mailaketa-probak egiten eta interesatu bakoitzaren ordutegi aukera egokienak jasotzen. 2022/2023 ikasturteko eskaintza: aurrez aurreko ikasteredua (talde txikiak); tutorizatutako autoikaskuntza (tutoretza eta mintza-saioak aurrez aurre edo bideokonferentziaz); urrutiko aurrez aurreko talde-irakaskuntza ikasteredua maila guztiak (hasiera-hasieratik C1era arte).

Bekak: Nafarroako Gobernua, Beñat Etxepare Institutua, Arabako Foru Aldundia, HABE eta Arabako Errioxako Udal ugari: Bastida, Eskuernaga, Samaniego, Biasteri, Zieko, Lapuebla, Lantziego, Leza, Oion.

Harremanetarako: - Oiongo euskaltegia: 945 601 087 - Biasteriko euskaltegia: 945 621 055 eposta: errioxa@ikaeuskaltegiak.eus - http://www.ikaeuskaltegiak.eus

Material osagarria:



Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055