IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

30 urte, atzo zelakoan

2022/12/04

Euskara eta euskal kulturarekiko argia ikastoletan eta euskaltegian ikusten zen, baina kalean asko zegoen egiteko, kaleko kultura adierazpenak, administrazioa, aisialdia, kirola, politika... gaztelaniaren guneak ziren nabarmen eta esparru askotan ez zeukaten inolako asmorik ez gogorik jokabidea aldatzeko.

Egoera horretan ikastoletako eta euskaltegiko zenbait partaide biltzen hasi ginen aurretik aipatutako errealitatea eraldatzeko asmoz. Euskara Elkarteak Euskal Herrian sortzen hasita zeuden, Arrasate Euskaldundu Dezagun, Durangon Berbaro, Elgoibarko Izarra, eta zergatik ez, gu ere olatu horretan sartu ginen. 1992an sortu zen Arabako Errioxa eta Vianako Euskaltzaleen Elkartea: Ttiki-Ttaka.

30 urte jada, eta behar bezala ospatzeko zenbait ekitaldi burutu ditugu (testuari erantsita dokumentu batzuk); horietaz gainera, Ttiki-ttaka aldizkariaren ale berezia duzue eskuragarri gure web orrian...

 



Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055