IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

EUSKARAREN ALDEKO VIII. HERRI-LASTERKETA OIONEN

2022/09/30

“Hemen gaude euskararen alde”... Bai, iritsi zaigu “Euskaraz Bizi Nahi Dut” herri-lasterketa, zortzigarren aldiz iritsi ere. Oiongo eskola, ikastola eta IKA euskaltegia aritu gara Oiongo lasterketaren prestaketan, aurrekoetan bezala. Lehenbiziko urtean, 100 korrikalari inguru aritu ziren eta asko iruditu zitzaigun, azkenekoan 200 inguru izan ginen. Hiru urte ospatu gabe izan ondoren, ea zer kopurutara iristen garen!

Oionen, urriaren 23an ospatuko dugu lasterketa. 12:30ean izango da hasiera, plazan. Beraz, korrika egin nahi duenak lehenago agertu behar du izena ematera, aldez aurretik egin ez badu. 12 urtetik beherakoek 1 € ordaindu beharko dute parte hartzea, eta hortik gorakoek 2€. Ibilbidea kilometro ingurukoa da. Lasterketa aurretik, 12:15ean, beroketa-ariketak izango ditugu.

Ondoren, parte-hartzaile guztien artean euskaraldiko materiala zozketatuko dugu. Eta, jarraian, Euskaraldiko eta Mintzalaguneko izen-ematearekin hasiko gara. Gainera, egun horretarako, Mintzalagunekoek tonbola bat prestatu dute.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055