IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

LABURBIRA 2023

2023/03/08

Heldu da, bai, LABURBIRA! Hurrengo ostegunean, hilak 16, iritsiko da Arabako Errioxara. Hitzordua Biasteriko zineman (Antonio Mijangos aretoan) 19:00etan izango dugu.

Martxoaren 7an hasi zen Irunen, eta, dagoeneko, Euskal Herri osora bidaiatzen ari da.

2023ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 32 herritan egingo du geldiunea bere XX.edizioan. 7 film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten Laburbirak, eta gaur egungo zinemagintzaren lagin aparta izaki, gure sortzaileen lanaz gozatzeko aukera emango die herritarrei; eduki zein estiloz denetariko pelikulekin osatua baidator film-labur sorta. Euskal Herri osoan ekoitzitako film laburren bilduma martxoaren 7tik  apirilaren 5era bitartean eskainiko da.

Anima zaitezte geure zineaz gozatzera!


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055