IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

METEO

2022/12/16

Miren Narbaizaren ahotsa eta musika uztartzen dira Itziar Garaluceren proiekzioekin. Horixe da METEO.

Datorren ostegunean, hilak 22, Biasteriko Doña Blanca tabernan izango dugu ikusgai. 19:30ean hasita, euskal kulturaz eta Euskal Herriko ekoizleen lanez gozatzeko aukera paregabea.

Miren Narbaiza (Eibar, Gipuzkoa, 1986ko maiatzaren 3a) abeslaria da. Gaur egun, MICE ezizenarekin, bakarlari ari da; eta 2017 arte, Napoka Iria bikoteko partaide izan zen. Kazetaria da ikasketaz.

2005ean Ander Mujikarekin elkartu eta Napoka Iria taldea sortu zuten. Hiru disko atera zituzten eta Euskal Telebistako Tumatxak saioan ere hartu zuten parte, euskal musika taldeen bertsioak eginez.

2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du. Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernández, Olatz Salvador, Lide Hernando) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da.

2017an taldea desegin zen eta Mirenek bakarkako proiektu berri bati ekin zion MICE ezizenarekin. Urte berean atera zuen aurreneko diskoa, MICE izenekoa. Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre izan zituen bidelagun. 2018an abesti bat atera zuen Bizia arnas izenekoa eta 2019an bigarren bakarkako lana kaleratu zuen, Zilar printzak EPa, lau kantarekin osatua. Bere azken lanak Lautada (2022) du izena.

Zatozte, bada, 22an Doña Blanca tabernara! Anima zaitezte!

Material osagarria:



Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055