IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

Miren Narbaiza "Mice"

2019/07/27

Miren Narbaiza Eibarko abeslaria da; gaur egun MICE ezizenarekin bakarlari ari da, baina 2017ra arte Napoka Iria bikoteko partaide izan zen.

2005ean Ander Mujikarekin elkartu eta Napoka Iria taldea sortu zuten. Hiru disko atera zituzten eta Euskal Telebistako Tumatxak saioan ere hartu zuten parte euskal musika taldeen bertsioak egiten.

2017an taldea desegin zen, eta Mirenek bakarkako proiektu berri bati ekin zion MICE ezizenarekin. Urte berean atera zuen aurreneko diskoa, Mice izenekoa. Joseba Baleztena eta Ilargi Agirre izan ditu bidelagun.

Irailaren 13an hurbilduko zaigu Vianara, bertako Kultura-etxera 22:00etan. ANIMA ZAITEZTE!


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055