IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

Oion euskarari so urtea amaitzeko

2023/11/15

Azaroaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, bertako zineman Joseba Sarrionaindia idazlea eta Inés Osinaga kantari aparta izango ditugu “Katuen Kontuak” izeneko emanaldian.

Bidai luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. Duela ia hamar urte Joseba Sarrionaindiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz.

Bestetik, Oionen bertan Edurne Azkarateren antzelana abenduaren 2an, eta 3an Euskararen Nazioarteko Eguna behar bezala ospatze aldera, Bertso Bazkaria.

Animatu eta murgildu euskararen itsasoan. Ezin duzue galdu!

 

Material osagarria:



Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055