IKA Errioxa euskaltegia

Albisteak

Ttiki-ttaka aldizkariaren 32. alea

2023/05/29

Ttiki-ttaka aldizkariaren azken alea (32) labetik atera berri dugu.

Ale berezia da ttiki-ttakakideontzat, izan ere, "herriz herri“ atalean Arabako Errioxako herri gehienek hartu dute parte. Mendabia Nafarroako herria bada ere, urtero heltzen zaizkigu berriak Ttiki-ttakara. Aspaldi jarduten dugu elkarlanean euren Kultur Astea antolatzen. Dagoeneko 25 urte bete ditu Kultur Asteak; Ttiki-ttaka aldizkariaren aurreko ale gehientsuenetan eman digute Kultur Astearen berri, beraz, oso ohikoa dugu mendabiarrek aldizkarian parte hartzea.

Bestetik, ale berezia koloretan inprimatzen dugun lehen aldia baita. 30. urturrena ospatzeko ale berezian genioen moduan, Ttiki-ttakak ez du sekula publizitaterik egin; bazkide eta kolaboratzaileei esker ateratzen dugu aurrera aldizkaria. Bazkide izateko asmorik izanez gero, bete ezazue aldizkariaren atzeko azalean agertzen den inprimakia.

Ttiki-ttakaren azken alea deskargatzeko artxiboa mezuaren behe aldean duzue, edota gure web orriko goiko barran "biltegia“ sakatu eta “tresnak“ atalean eskuragarri dago. Gainera, bertan aurreko urteetako zenbait ale duzue.

Espero dugu aldizkaria gogokoa izatea; iradokizunik baldin baduzue, jakinarazi,mesedez, oso baliotsuak izango zaizkigu-eta.

Material osagarria:



Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055