Ttiki-ttakaren ibilbide luzea
2022/06/11
Hogeita hamar, bai, hogeita hamar urte beteko ditu Ttiki-ttaka elkarteak, zonaldeko euskaldunon elkarteak.
1992. urtean zenbait ikastolatako irakasle batzuk, euskaltegiko beste batzuk, euskaltegiko ikasle ohiren bat…euskararen egoeraz berriketan hasi eta ondorio batera iritsi ziren: ikastolek eta euskaltegiak euskaldunak sortzen zituzten, baina erabileran ez zegoen aurrerapausorik, eta, ondorioz, euskaldundutako horien euskara herdoildu egiten zen.
1992ko maiatzean Kripanen Arabar Errioxako ikastolen eguna ospatu zen, eta egun horretan “Errioxan euskaraz” izenburua zuen papera eskuz esku eta ahoz aho ibili zen.