IKA Errioxa euskaltegia

Nortzuk gara > Euskararen diagnosia

AUKERAK MEHATXUAK

- Ikastolak finkatuta daude ekonomikoki eta ikasle kopuru

- Aurrerapausorik ikusi ezean, hainbat jende desa-nimatu eta desmotibatu daiteke.

- Pixkanaka gero eta gazte gehiago euskaldun aterako dira.

- Egoera politikoak ez du laguntzen, eta baliteke euska-raren kontrako jarrerak indar handiagoa hartzea.

- Hainbat udaletxetan jarrera irekia dute euskaren aurrean eta udal mailan aurrerapauso eta iniziatiba berriak egin daitezke.

- Euskara gazteen artean balio sinboliko hutsa duen zerbait asumitua bihur daiteke.

- Kuadrillan ere jarrera irekia dute eta zerbait egin daiteke.

- Ikastoletan euskara ikasi duten gazte askok denbo-rarekin gehiena ahaztu egingo dute.

- Berberana aldizkarian eta irratian ere jarrera ona dute, beraz euskararen presentzia areagotu daiteke.

- Gizartean dauden joerek kontsumo aisialdira bultza-tzen dituzte gazteak, gero eta jarrera indibidualis-tagoak agertuz. Ez dago ia asoziazionismorik.

- Gizarteko hainbat sektoretan aurrerapauso handiak egin daitezke: instituzioetan, denda, taberna, kultura elkarte, kirol talde, enpresetan, aisialdian...

- Administrazioak orokorrean ez du betetzen dagokio-na eta ez dute inolako euskararen plangintzarik.

- Guraso gazteak, haurrekiko transmisioa euskaraz egitera animatu.

- Haur asko daude oraindik euskaraz ia ezer ez dakite-nak.

- Azken 25 urteetan ikastoletatik pasatu duten masa soziala.

- Hezkuntzak ez du bermatzen euskararen ezagutza eta erabilera.

- Azken urteetan euskaltegitik pasatu den jende guztia.

- Enpresetan euskara sartzeari ez zaio inolako errentagarritasunik ikusten.

- Laster izango dira ikastoletatik irtendako lehenengo gurasoak.

- Euskara ez da behar hemen bizitzeko.

 

- Euskararen kontrako jarrerak ere badaude.

- Askok diskriminatoriotzat jotzen dute euskara hutsez jardutea.

- Euskara ez da lehentasunezkoa euskalgintzaz aparte-ko talde eta abarrentzat.

- Gizartea ez da kontziente euskararen egoera larriaz.

- UNESCOk euskara desagertzeko zorian dagoela dio.Eusko Jaurlaritzak egindako aurrikuspen baikorre-nean EAEn 2050ean, %45 izango gara euskaldun.

- Gazteen aisialdia Errioxan (Logroñon edo Najeran).

- Eskualdeko herrien sakabanaketak logistika arazoak sortzen ditu edozer antolatzeko eta hizkuntza komu-nitateak sortzeko.

 

 

INDARGUNEAK AHULEZIAK
Ezagutza-erabilera

- Euskararen ezagutzan aurrerapen handia azken 20 urteetan

- Erabileran aurrerapauso nabarmenik ez da eman.

- Hezkuntzan, Lapueblan, Lantziegon, Samaniegon, Mañuetan, Eskuernagan eta Bilarren ia ume guztiak D ereduan, besteetan kopuru igotzen B eredurantz.

- Ikasle askok ez dute gaitasun nahikorik lasai eta gustora euskaraz hitz egiteko.

- Euskaltegietan gazte eta heldu kopuru garrantzitsuak ikasi eta ikasten du euskara, eta batzuk euskaldun bihurtu dira.

- Eskoletan ikasten duten haurrak DBH edo Batxilergora joaten direnean, A ereduan bukatzen dute.

- Euskara Elkarte bat 15 urte bete dituena.

- Hiztun komunitate edo sare gutxi sortu dira, batez ere gazteen artean (euskaraz hitzegiten duten gazte kuadrilak falta dira).

- Aisialdiko bi esperientzia positibo: Topalekua Lapueblan eta udaleku irekiak zenbait herritan.

- Ez dago lanbide heziketa eskaintzarik euskaraz.

- Ttiki Ttakak urtean zehar euskarazko zenbait kultur ekitaldi antolatzen ditu.

- Eskualdeko kirol eta kultur eskaintza erdalduna.

- EITB eskualdean ere hartzen da.

- A eta D ereduak eskainita haurrak erdibana Oionen (D eredua gailenduko zela ematen bazuen ere). Haz-kuntzarik eza.

- Eskualdeko jende askok parte hartu du modu batera edo bestera euskara aurrera ateratzen.

- Haurrek ez dute helduen erreferentziarik. Gurasoek beraiei euskaraz egin arren, euren arteko hizkuntza gaztelera da, ondorioz, haurrek balioa gaztelerari ematen diote.

- Euskaldundu diren heldu askok, haurrekiko transmisioa euskaraz gauzatu dute.

 

- Euskaltegi eta ikastolen arteko koordinazioa.

 
- Eskuernagan Euskara Elkarte bat.  
Jarrera soziala-instituzionala

- Euskararekiko jarrera negatibo gutxi herri gehienetan eta askok plus bat bezala hartzen dute.

- Euskararen aldeko lan zama gehiena gutxi batzuek asko emanda egiten da.

- Herri gehienetako kaleen izenak eta festetako egita-rauak elebidunak.

- Komertzioak eta tabernak erdaldunak erabat.

- Nahiz eta gurasoek euskaraz ez jakin, umeak D ere-duan matrikulatzen dituzte.

- Euskararen erabilera sustatzeko ez dago ez plangintzarik ez eta baliabide ekonomikorik.

 

- Arabar Errioxan euskararen baliagarritasun falta, maila sinbolikoan bakarrik gelditu da.

 

- Eskualdeko instituzioetan, euskararen presentzia oso baxua eta ez da euskararen agerpenik zaintzen.

 

- Gizarteko alorrik esanguratsuenetan, euskararen presentzia eskasa. Publikoetan: turismo bulego, udaletxe... Pribatuetan: taberna, denda, kirola, erlijioa...

 

- Gazteek ez dute aisialdirako euskarazko eskaintzarik.

Produkzioa

- Ttiki-ttaka aldizkaria.

- Berberana aldizkarian eta Arabar Errioxa irratian euskarak ia ez du lekurik.

 

- Herri gehienetan ez dago aukerarik euskal prentsa, aldizkari, liburu edo musikarik erosteko.

IKA Errioxa · Diputazio kalea, 32 · Oion (Araba) · Tel. 945 601 087 || Berberana kalea, 5 · Biasteri (Araba) · Tel. 945 621 055